miércoles, 3 de junio de 2009

NOTIZIA

Guk aukeratutako notiziaren gaia pailazoen inguruan izan da. Haurrei asko gustatzen zaizkienez pailazoak, honen inguruan inforamzio pixka bat eskaintzea erabaki dugu. Badakigu hemen, gure ingurua pailazo ezberdinak ikus ditzakegula; pirritx eta porrotx, txirri mirri eta txiribiton,etab. baina oraingo honetan txirri mirri eta txiribitonek egiten duten triki traka triki tron programa nola egiten den gutxi gora behera adierazi nahi izan dugu.
haurrei pailazoek sentsazio ezberdinak sorrarazten dizkiete, batzuetan alaitasuna, besteetan beldurra,.... eta guzti honen atzetik egiten den lana nolakoa den transmitzea izan da gure ideia.

ea zer iruditzen zaizuen.

sábado, 30 de mayo de 2009

ONDORIOAK


AZKENEKO EGUNAK!! IRITSI ZAIZKIGU KLASEKO AZKEN EGUNAK, ETA EGUN HAUEKIN BATERA BAITA GURE LANA BALORATU ETA GELAKIDE, IRAKASLE ... DESPEDITZEKO MOMENTUA ETA ALDI
BEREAN GURE LANAREN BALORAZIOA EGITEKO ERE BAI.

GU KLASERA EZ GARA JOAN, EGIN DUGUN LANA ETXETIK EGIN DUGU. BAINA KLASEKOEN MARTXA
EGUNEZ EGUN JARRAITU DUGU, ETA IA ERRITMO BEREAN EGIN DITUGU LANAK. NAHIZ GAUZA BATZUK BERAIEK BEZAIN ONDO EZ BARNERATU.NAHIKO LAN EGIN DUGULA USTE DUGU, TEKNOGRAGIA, MARRAZKIEN IKERKETA, LOGOTIPOAK... ETA GAUZA ASKO IKASI DITUGU.

BUKATZEKO, ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIOGU ESTITXURI. LAN HAU ETXETIK EGITEN UTZI DIGULAKO, ETA TALDEAN. AZKEN BATEAN, ESKOLETAKO HAURRAK HEZI BEHAR DITUGUN PROZESU BERA BULTZATU NAHI DUELA ERAKUTSI DIGU. HAU DA, EZ DAGOELA EZ GAIZKI, EZTA ONDO ERE.

HORIXE BA GURE BALORAZIOA, MILA ESKER ESTITXU ETA IKASLEOI ZUEN APORTAZIOAK BALIAGARRI EGIN BAITZAIZKIGU. ONGI PASA OPORRAK, ETA APROBETXATU!

DEBAKO ARTE ESKOLA


Atzo arratsaldean eguraldi ona aprobetxatuz, Debak duen Arte Eskolara joan ginen, Ane, Aintzane eta Amaia Ixipugorriko kideak. Udaran ikastaro bereziak egoten direnez, ate irekiak egoten dira edozein sar dadin eta eskola ikus dezan. Urte osoan eskola irekita egoten da eta bertara kanpoko jende ugari etortzen da. Eskola honek urte asko ditu eta baita ospea ere. Ez dakit jakingo duzuen baina Oteiza jauna ere bertan irakasle gisa aritutakoa da. Azken finean, izan genuen bisitaldia zuekin konpartitzea nahi izan dugu. jarraina bertan udaran eskaintzen dutena aurkeztuko dizuegu, agian norbait tentatua baitago... Eta ikusi dugun bezala, artista ugari baitago gure gelan!! web gune honetan agertuko zaizkizue bertako ikastaroak

http://www.debarte.net/ikastaroak.html

miércoles, 20 de mayo de 2009


GUK ASMATUTAKO LOGOTIPOAK, IKUSGAI!!
Magis telebistako logotipoa dela eta, guk ere asmatu ditugu logotipo batzuk. Ikusi dugunez, oso logotipo garatuak eta politak sortu ditu jendeak. Hori dela eta, guk ere saiakera bat baino gehiago egin ditugu.
Hasiera batetan eskuz egindako logotipoak egin genituen, eta ondoren, eskuz egindakoen artetik eredu bat aukeratu eta azkenik eredu hori era ezberdinetan irudikatzen saiatu gara; eskuz egindaoko irudia, ordenagailuz kolore gehiago emanda, eta azkenik material mota ezberdinak erabiliz (kartulina, koloretazko paperak,...).

logotipo honetan, Magis Telebista irudikatzeko, bi haur eskutik helduta agertzen dira, eta honekin M letra egiten saiatu gara (MAGIS) , ondoren bi haur hauen ondoan TB letrak ikus ditzakegu.

Eaba zuei ere gustatzen zaizkizuen gure logoak.

martes, 5 de mayo de 2009


MARRAZKI HAU, 5 URTEKO MUTIKO BATEK EGINA DA. OSO MARRAZKI POLITA IRUDITU ZAIGU ETA
HORREGATIK JARRI DUGU. BESTEEN ALDEAN EZBERDINENA DELAKO. ESKEMA AURREKO GARAIAN KOKATU DUGU. PERTSONA BAT EGIN DUEN ARREN, ANIMALI ASKO MARRAZTU DITU, HALA NOLA; JIRAFA, TIGREA, TXORIA, TXAKURRA... KOLOREAK ERE ASKO TARTEKATU DITU ETA BERETZAT PERTSONAI EDO ANIMALI GARRANTZITSUENAK DIRENAK HANDIAGOAK MARRAZTU DITU.

HONAKO MARRAZKI HAU, 4 URTEKO NESKA BATEK EGINA DA. GUK, ESKEMA AURREKO GARAIAN KOKATUKO GENUKE. ONGI ULERTZEN DEN MARRAZKI BAT DA, EGUN EGUZKITSU ETA POLIT BATEAN KOKATU DU BERE MARRAZKIA, BERTAN, LOREAK, EGUZKIA, ZUHAITZAK... EGIN DITUELARIK.

HONAKO MARRAZKI HAU, JANIRE IZENEKO 4 URTEKO NESKA BATEK EGINA DA. ESKEMA AURREKO GARAIAN KOKATUKO GENUKE, PERTSONAK ONGI NABARMENTZEN BAITIRA ETA ANTZEMAN DAITEZKEEN IRUDIAK EGITEN DITU. MARRAZKIAK FLOTATU EDO HEGAN DAUDELA DIRUDITE. PERTSONA ALDIZ, OBJEKTUAREN TAMAINA BERARENTZAT DUEN GARRANTZIAREN ARABERAKOA IZANGO DA. SUPOSATUZ, HANDIENA MARRAZTU DUENA AITA DELA. KOLOREARI BEGIRATZEN BADIOGU BERRIZ, HORIZ MARRAZTU DUENA BERA (JANIRE) DELA PENTSA DEZAKEGU, PROTAGONISTA. GAINERA BESTEENGANDIK URRUN ETA BAKARRIK BAITAGO.

MARRAZKI HAU ERE, BI URTEKO MUTIKO BATEK EGINA DA. HAU ERE, ZIRRIBORRO ORDENATUAREN
BARRUAN SARTUKO GENUKE. NAHIZ, ZIRRIBORRO NAHASI GARAIKO EZAUGARRI BATZUK IZAN. KOLOREAK TARTEKATZEN DITU (GUK FOTOKOPIA JARRI DUGU) PAPERETIK IRTETEN DA...

MARRAZKI HAU, BI URTEKO HAUR BATEK EGINA DA. GUK ZIRRIBORRO ORDENATUAREN BARRUAN
KOKATUKO GENUKE, BAINA IKUS DAITEKEENEZ, ZIRRIBORRO GARAIKO EZAUGARRI BATZUK ERE
BADITU, ADIBIDEZ; PAPERRETIK ERTETEN DA MARRAZTEN ARI DEN BITARTEAN, PAPERA BETETZEKO
GAI DA...
HAURREN MARRAZKIAK!!
Orain dela bi ikasturte, hiru taldekideok haur hezkuntzako goi mailako zikloa egin genuenez; bertan, eman zizkiguten azalpen eta teorian oinarritu gara jarraian aztertuko ditugun marrazkiak deskribatzerako orduan.
Adierazpen plastikoaren bitartez, haurrak bere nortasuna garatzen du eta bere ekoizpenen bidez, harremanetan jartzen da helduarekin eta ingurunearekin. Haur guztiek dute plastikaren bitartez adierazteko ahalmena. Adierazpen plastikoa sormenerako bide aberatsa da, baina ez bakarra.
Etapa honetako helburua ez da, helduak ulertzen duen moduan, obra ederrak egitea, emozioak eta sentimenduak kanporatzea baizik. Eskulanetako trebetasunak garatuz, komunikazioa, behaketa, abstrakzioa, kontzentrazioa, espazio-gaitasuna,psikomotrizitate xehea, mugimendu garapena…
Garrantzitsua da, prozesuari behar duen garrantzia ematea. Ekoizpen bakoitza, berezia eta desberdina izango da, baina beti izango da garrantzitsua.
Lowenfelden arabera, haurra hainbat etapetatik pasatzen da adierazpen plastikoaren bilakaeran. Baina haur-hezkuntzari dagozkion etapak aztertuko ditugu.
1. Zirriborratze garaia (2-4 urte bitartean)
è Zirriborro nahasia
è Zirriborro ordenatua
è Izena duen zirriborroa
2. Eskema aurreko garaia (4-6 urte bitartean)

- Zirriborro nahasia: lehenengo marrazkiek ez dute inolako zentzurik, eta desordenatuak dira. Haurrak ez du bere besoa kontrolatzen, eta beste aldera begira egon daiteke marrazten duen bitartean. Koloreak erabiltzeko orduan ez du inongo lehentasunik.
- Zirriborro ordenatua: eskuarekin mugimendua kontrolatzen hasten da. Ikusmena eta ukimena zentzumenak erlazionatzeko gai da. Koloreak tartekatzeko gai da eta papera betetzen du.
- Izena duen zirriborroa: begiaren eta eskuaren artean dagoen erlazioaz ohartzen doan neurrian, motibazioan ere aurrera doa. Mugimendua eta marrazkia inguruneko elementuekin lotzen hasten da, irudimena ere sortzen eta sustatzen da. Marrazkiak nolabaiteko forma hartzen hasten dira “hau etxea da, hau zuhaitza… kolorea ere, intentzioarekin erabiltzen hasten da, baina ez du harremanik margotzen duen horrekin; txakurra gorria izan daiteke.
- Eskema aurreko garaia: formak modu kontzientean sortuko ditu. 4 urterekin, kontzeptu berriak bilatzen arituko da. Antzeman daitezkeen formak egiten ditu. 5 urterekin, etxeak,zuhaitzak… 6 urterekin aldiz, formak ondo definituta daude.
Egiten duen lehen irudia, giza irudia da, espazioa ere modu inkoherentean banatzen du, berarentzat garrantzitsua dena handiagoa izango da. Garrantzi gutxikoa aldiz, txikiagoa. Koloreak berriz, emozionalki aukeratuko ditu. Ez dago erlaziorik kolorearen eta errealitatearen artean. Atseginak egiten zaizkion koloreak erabiliko ditu.

viernes, 1 de mayo de 2009

TEKNOGRAFIA!!
Denbora pixkat pasa da, gure teknografiarekin hasi ginela. Baina, azkenean, bukatu dugu. Egia esan, hasieran duda eta gorabehera dexente izan genituen nola antolatu pentsatzerako orduan. Baina gero, ideiak nahiko garbi genituen eta montaiarekin hasi ginen, guk bizi izan genuen esperientzia, praktiketan bizi izan duguna eta etorkizunean izango dugun egoera pixka bat adieraziz.
Gure autobiografiak irakurri ondoren, ohartu ginen kontzeptu bat baino gehiagorekin bat egiten genuela. Behin hau horrela izanik, jarduera batzuk burutzen hasi ginen. Ondoren, pixkanaka-pixkana movie-maker-ekin montaia egiten hasi ginen. Egia esan, nahiko lan izan genuen; batetik musika eta argazkiak konpajinatzerako garaian, bestetik argazki batzuk grabatu ondoren ez ziren ikusten… hori komeriak!
Azkenean ordea, lortu dugu gure teknografia bukatzea. Hementxe duzue ikusgai, gustatuko zaizuelakoan, klikatu bere gainean eta ea zer iruditzen zaizuen.

domingo, 8 de marzo de 2009

APRENDER EN RED
Testu hau irakurri ondoren; ohartu gara, testua idazketa eta alfabetizazioari buruzko ikerketa batean oinarritzen dela. Eta honekin batera, aipatu nahiko genuke, metodo honek duen balio garrantzitsua egunerokotasunean. Bai profesionalki, eta baita pertsonalki ere. Testuak dioen bezala; ikuspegi berri bat azaltzen da. Hau da, hezitzaile nahiz irakasleak beraien estrukturaren buru dira.

Honekin esan nahi duguna zera da; irakaslearen lana oso garrantzitsua dela. National Writing Project dugu honen adibide garbi bat; hau da, irakasleen ezagutzak geure artean banatu eta eraikitzeko aukera eman behar digu, hauek azken finean, errealitateari buruzko ideia objektiboak lortzen baitituzte, arazoen aurrean bide egokiak aukeratzeko aukera, rol ezberdinak bizitzeko aukera izatea, lider izatea, irakaslearen paperean aurkitzea, ikaslearenean…

Azken batean, gauzak eginez ikasten ditugu eta horrek esperientzia izatera eramaten gaitu. Errealitateak bultzatzen gaitu zenbait egoeretara eta egoera hauek biziz geure akatsez ikasteko aukera ematen digute. Honekin, talde lan nahiz elkarrekintzan ikasteko aukerak asko laguntzen digu gure ezagutza nahiz nortasunaren jakituria handitzeko garaian. Hori dela eta, ikasgai hau aproposa dela uste dugu metodo hau aurrera eramateko. Beraz, saia gaitezen denon artean elkarrekintza hau aurrera ongi eramaten, gure esku dago!!

domingo, 1 de marzo de 2009

ZER ARI DA GERTATZEN? ¿QUÉ ESTÁ PASANDO

¿Qué está pasando?testuak ez nau bat ere harritu, Hernándezek esaten duen guztiarekin bat bainator eta. Hasieran irakurri ahala gustatu zaidan galdera eta bukaera arte buruan geratu zaidan galdera izan da, ea irakasleak gai garen gaur egungo gizarteko eskakizunei aurre egiteko gai garen. Eta egia esan gai al gara? Gaur egungo haurrak informazio askoren jabe dira eta aurreko mendean jaiotako irakasle askok baino gehiago dakite... Baina politika, harreman etabarretaz ba al dakite?

Irakasleentzat formakuntza ikastaro asko eskaintzen dira, baina horiek ondoren praktikan jarri behar dira eta hau askotan ezinezkoa izaten da, batez ere irakaslearen gogoaren arabera eta denboraren arabera. Arazoa nik uste dut goitik eskatzen duten hori bete behar dela eta buru belarri horretan zentratzen direla da. baina badaude irakasle asko hori alde batera utzi eta beraien sormena erabiliz gauza berriak sartzen dituztela beraien geletan.
Bestalde eta oso preokupantea da pentsatzen dela hezkuntza soilik eskoletan ematen dela eta irakasleak dena jakin behar duela eta bera izango dela hezkuntza horren gidari. Noski gai dela baina eskolatik at ere lan asko dago egiteko.

Oso interesgarriak iruditu zaizkit eskola ezberdinetan ematen diren funtzioen berri ematea eta zein desberdinak garen konturatzea. Zein ongi egongo litzateke, leku denetatik onena hartu eta hezkuntza sistema berri bat sortzea ez da hala?
Finlandiako hezkuntzak zein ondo funtzionatzen duen ere argi azpimarratu du autoreak, baina argi utzi du horretara iristeko lan handia egin beharko dela. Gainera oso gogorra eta exigentea. Gainera harritu nauena da, ezin da edozein irakasle gure haurren esku jarri. Harritu nau eta hala da. nik hezkuntzan lan egiten dut eta formakuntza ugari jaso dituen hezitzaile asko ezagutzen dut eta baita titulu asko duena eta batzutan dudan jartzen dut hauen lana egiteko modua egokia edo ona den hala ez. Ez nuke nahiko nire seme-alabak hauen esku uztea.

miércoles, 25 de febrero de 2009

¿MATAN LAS ESCUELAS LA CREATIVIDAD?


Bideo honetan hezkuntza eta kreatibitateari buruz hitz egiten du K. Robinsonek. Lehenik eta behin aipatu beharra dugu K.Robinson-en bideo hau oso interesgarria iruditu zaigula. Gauzak azaltzeko eta adierazteko duen modua oso arina eta entretenigarria iruditu zaigu.

Bideoari dagokionez, erabat ados gaude K.Robinsonek adierazi dituen ideia askorekin; Hezkuntzarekiko interesa; haurren talentuari ematen zaion garrantzia; sormena eta kreatibitatearen garrantzia; arlo hauek zein mailatan lantzen diren eta nola; etab.
Ideia guzti hauekin batera hausnarketa txiki batzuk eta gure esperientzia eta bizipenei buruz hitz egiteko aukera izan dugu: Zer gertatzen ari da? zergatik ematen zaio garrantzi gutxiegi kreatibitateari, sormenari? Zer aldatu behar da? nola? …
K. Robinsonek, arlo hau esplikatzeko unean adibide ugari erabili ditu eta aipatu beharra dugu adibide hauek oso lagungarriak izan direla gure hausnarketak egiteko. Gillian Lynnerekin izandako elkarrizketa esate baterako oso interesgarria iruditu zaigu. Mediku horrek medikazioren bat emango balio bere urduritasun hori kentzeko, une hauetan, emakume hau orain den artista hau izango zela uste dezue?

Azkenik, esan beharra dugu, hezkuntzan kreatibitatea eta sormena sustatzea beharrezkoa eta garrantzi handikoa dela pentsatzen dugula, baina ez Haur Hezkuntzan bakarrik, baizik eta hezkuntza prozesu osoan.