¿Qué está pasando?testuak ez nau bat ere harritu, Hernándezek esaten duen guztiarekin bat bainator eta. Hasieran irakurri ahala gustatu zaidan galdera eta bukaera arte buruan geratu zaidan galdera izan da, ea irakasleak gai garen gaur egungo gizarteko eskakizunei aurre egiteko gai garen. Eta egia esan gai al gara? Gaur egungo haurrak informazio askoren jabe dira eta aurreko mendean jaiotako irakasle askok baino gehiago dakite... Baina politika, harreman etabarretaz ba al dakite?
Irakasleentzat formakuntza ikastaro asko eskaintzen dira, baina horiek ondoren praktikan jarri behar dira eta hau askotan ezinezkoa izaten da, batez ere irakaslearen gogoaren arabera eta denboraren arabera. Arazoa nik uste dut goitik eskatzen duten hori bete behar dela eta buru belarri horretan zentratzen direla da. baina badaude irakasle asko hori alde batera utzi eta beraien sormena erabiliz gauza berriak sartzen dituztela beraien geletan.
Bestalde eta oso preokupantea da pentsatzen dela hezkuntza soilik eskoletan ematen dela eta irakasleak dena jakin behar duela eta bera izango dela hezkuntza horren gidari. Noski gai dela baina eskolatik at ere lan asko dago egiteko.
Oso interesgarriak iruditu zaizkit eskola ezberdinetan ematen diren funtzioen berri ematea eta zein desberdinak garen konturatzea. Zein ongi egongo litzateke, leku denetatik onena hartu eta hezkuntza sistema berri bat sortzea ez da hala?
Finlandiako hezkuntzak zein ondo funtzionatzen duen ere argi azpimarratu du autoreak, baina argi utzi du horretara iristeko lan handia egin beharko dela. Gainera oso gogorra eta exigentea. Gainera harritu nauena da, ezin da edozein irakasle gure haurren esku jarri. Harritu nau eta hala da. nik hezkuntzan lan egiten dut eta formakuntza ugari jaso dituen hezitzaile asko ezagutzen dut eta baita titulu asko duena eta batzutan dudan jartzen dut hauen lana egiteko modua egokia edo ona den hala ez. Ez nuke nahiko nire seme-alabak hauen esku uztea.
domingo, 1 de marzo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario