miércoles, 25 de febrero de 2009

¿MATAN LAS ESCUELAS LA CREATIVIDAD?


Bideo honetan hezkuntza eta kreatibitateari buruz hitz egiten du K. Robinsonek. Lehenik eta behin aipatu beharra dugu K.Robinson-en bideo hau oso interesgarria iruditu zaigula. Gauzak azaltzeko eta adierazteko duen modua oso arina eta entretenigarria iruditu zaigu.

Bideoari dagokionez, erabat ados gaude K.Robinsonek adierazi dituen ideia askorekin; Hezkuntzarekiko interesa; haurren talentuari ematen zaion garrantzia; sormena eta kreatibitatearen garrantzia; arlo hauek zein mailatan lantzen diren eta nola; etab.
Ideia guzti hauekin batera hausnarketa txiki batzuk eta gure esperientzia eta bizipenei buruz hitz egiteko aukera izan dugu: Zer gertatzen ari da? zergatik ematen zaio garrantzi gutxiegi kreatibitateari, sormenari? Zer aldatu behar da? nola? …
K. Robinsonek, arlo hau esplikatzeko unean adibide ugari erabili ditu eta aipatu beharra dugu adibide hauek oso lagungarriak izan direla gure hausnarketak egiteko. Gillian Lynnerekin izandako elkarrizketa esate baterako oso interesgarria iruditu zaigu. Mediku horrek medikazioren bat emango balio bere urduritasun hori kentzeko, une hauetan, emakume hau orain den artista hau izango zela uste dezue?

Azkenik, esan beharra dugu, hezkuntzan kreatibitatea eta sormena sustatzea beharrezkoa eta garrantzi handikoa dela pentsatzen dugula, baina ez Haur Hezkuntzan bakarrik, baizik eta hezkuntza prozesu osoan.