APRENDER EN RED
Testu hau irakurri ondoren; ohartu gara, testua idazketa eta alfabetizazioari buruzko ikerketa batean oinarritzen dela. Eta honekin batera, aipatu nahiko genuke, metodo honek duen balio garrantzitsua egunerokotasunean. Bai profesionalki, eta baita pertsonalki ere. Testuak dioen bezala; ikuspegi berri bat azaltzen da. Hau da, hezitzaile nahiz irakasleak beraien estrukturaren buru dira.
Honekin esan nahi duguna zera da; irakaslearen lana oso garrantzitsua dela. National Writing Project dugu honen adibide garbi bat; hau da, irakasleen ezagutzak geure artean banatu eta eraikitzeko aukera eman behar digu, hauek azken finean, errealitateari buruzko ideia objektiboak lortzen baitituzte, arazoen aurrean bide egokiak aukeratzeko aukera, rol ezberdinak bizitzeko aukera izatea, lider izatea, irakaslearen paperean aurkitzea, ikaslearenean…
Azken batean, gauzak eginez ikasten ditugu eta horrek esperientzia izatera eramaten gaitu. Errealitateak bultzatzen gaitu zenbait egoeretara eta egoera hauek biziz geure akatsez ikasteko aukera ematen digute. Honekin, talde lan nahiz elkarrekintzan ikasteko aukerak asko laguntzen digu gure ezagutza nahiz nortasunaren jakituria handitzeko garaian. Hori dela eta, ikasgai hau aproposa dela uste dugu metodo hau aurrera eramateko. Beraz, saia gaitezen denon artean elkarrekintza hau aurrera ongi eramaten, gure esku dago!!
domingo, 8 de marzo de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario