viernes, 1 de mayo de 2009

TEKNOGRAFIA!!
Denbora pixkat pasa da, gure teknografiarekin hasi ginela. Baina, azkenean, bukatu dugu. Egia esan, hasieran duda eta gorabehera dexente izan genituen nola antolatu pentsatzerako orduan. Baina gero, ideiak nahiko garbi genituen eta montaiarekin hasi ginen, guk bizi izan genuen esperientzia, praktiketan bizi izan duguna eta etorkizunean izango dugun egoera pixka bat adieraziz.
Gure autobiografiak irakurri ondoren, ohartu ginen kontzeptu bat baino gehiagorekin bat egiten genuela. Behin hau horrela izanik, jarduera batzuk burutzen hasi ginen. Ondoren, pixkanaka-pixkana movie-maker-ekin montaia egiten hasi ginen. Egia esan, nahiko lan izan genuen; batetik musika eta argazkiak konpajinatzerako garaian, bestetik argazki batzuk grabatu ondoren ez ziren ikusten… hori komeriak!
Azkenean ordea, lortu dugu gure teknografia bukatzea. Hementxe duzue ikusgai, gustatuko zaizuelakoan, klikatu bere gainean eta ea zer iruditzen zaizuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario