martes, 5 de mayo de 2009

HAURREN MARRAZKIAK!!
Orain dela bi ikasturte, hiru taldekideok haur hezkuntzako goi mailako zikloa egin genuenez; bertan, eman zizkiguten azalpen eta teorian oinarritu gara jarraian aztertuko ditugun marrazkiak deskribatzerako orduan.
Adierazpen plastikoaren bitartez, haurrak bere nortasuna garatzen du eta bere ekoizpenen bidez, harremanetan jartzen da helduarekin eta ingurunearekin. Haur guztiek dute plastikaren bitartez adierazteko ahalmena. Adierazpen plastikoa sormenerako bide aberatsa da, baina ez bakarra.
Etapa honetako helburua ez da, helduak ulertzen duen moduan, obra ederrak egitea, emozioak eta sentimenduak kanporatzea baizik. Eskulanetako trebetasunak garatuz, komunikazioa, behaketa, abstrakzioa, kontzentrazioa, espazio-gaitasuna,psikomotrizitate xehea, mugimendu garapena…
Garrantzitsua da, prozesuari behar duen garrantzia ematea. Ekoizpen bakoitza, berezia eta desberdina izango da, baina beti izango da garrantzitsua.
Lowenfelden arabera, haurra hainbat etapetatik pasatzen da adierazpen plastikoaren bilakaeran. Baina haur-hezkuntzari dagozkion etapak aztertuko ditugu.
1. Zirriborratze garaia (2-4 urte bitartean)
è Zirriborro nahasia
è Zirriborro ordenatua
è Izena duen zirriborroa
2. Eskema aurreko garaia (4-6 urte bitartean)

- Zirriborro nahasia: lehenengo marrazkiek ez dute inolako zentzurik, eta desordenatuak dira. Haurrak ez du bere besoa kontrolatzen, eta beste aldera begira egon daiteke marrazten duen bitartean. Koloreak erabiltzeko orduan ez du inongo lehentasunik.
- Zirriborro ordenatua: eskuarekin mugimendua kontrolatzen hasten da. Ikusmena eta ukimena zentzumenak erlazionatzeko gai da. Koloreak tartekatzeko gai da eta papera betetzen du.
- Izena duen zirriborroa: begiaren eta eskuaren artean dagoen erlazioaz ohartzen doan neurrian, motibazioan ere aurrera doa. Mugimendua eta marrazkia inguruneko elementuekin lotzen hasten da, irudimena ere sortzen eta sustatzen da. Marrazkiak nolabaiteko forma hartzen hasten dira “hau etxea da, hau zuhaitza… kolorea ere, intentzioarekin erabiltzen hasten da, baina ez du harremanik margotzen duen horrekin; txakurra gorria izan daiteke.
- Eskema aurreko garaia: formak modu kontzientean sortuko ditu. 4 urterekin, kontzeptu berriak bilatzen arituko da. Antzeman daitezkeen formak egiten ditu. 5 urterekin, etxeak,zuhaitzak… 6 urterekin aldiz, formak ondo definituta daude.
Egiten duen lehen irudia, giza irudia da, espazioa ere modu inkoherentean banatzen du, berarentzat garrantzitsua dena handiagoa izango da. Garrantzi gutxikoa aldiz, txikiagoa. Koloreak berriz, emozionalki aukeratuko ditu. Ez dago erlaziorik kolorearen eta errealitatearen artean. Atseginak egiten zaizkion koloreak erabiliko ditu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario