
Atzo arratsaldean eguraldi ona aprobetxatuz, Debak duen Arte Eskolara joan ginen, Ane, Aintzane eta Amaia Ixipugorriko kideak. Udaran ikastaro bereziak egoten direnez, ate irekiak egoten dira edozein sar dadin eta eskola ikus dezan. Urte osoan eskola irekita egoten da eta bertara kanpoko jende ugari etortzen da. Eskola honek urte asko ditu eta baita ospea ere. Ez dakit jakingo duzuen baina Oteiza jauna ere bertan irakasle gisa aritutakoa da. Azken finean, izan genuen bisitaldia zuekin konpartitzea nahi izan dugu. jarraina bertan udaran eskaintzen dutena aurkeztuko dizuegu, agian norbait tentatua baitago... Eta ikusi dugun bezala, artista ugari baitago gure gelan!! web gune honetan agertuko zaizkizue bertako ikastaroak
http://www.debarte.net/ikastaroak.html
No hay comentarios:
Publicar un comentario